Ikertu

Erakusketa, dokumental ala bestelako proiektu historiko bat baldin baduzu, ikerketa parteaz ardura naiteke. Zure gaia elgarrekin aztertuko ginuke eta ikerketaren partea ereman nezake.
Bestenaz, zure familiaren, etxearen ala lurraldearen historiaz gehiago jakin nahi baduzu, ikerketa egiteko hor niz. Bukaeran, txosten bat itzultzen dautzut eta jakintza hori zure esku uzten.

Nork galdegin dezake ikerketa bat? Nornahik…

Zoin xederentzat ikertu? Zoinahi…

  • Norberaren familiaz, etxeaz ala lurraldeaz gehiago jakiteko
  • Memoria historikoa atxikitzeko
  • Erakusketa bat egiteko
  • Dokumental bat egiteko
  • Tailer bat egiteko
  • Zuk asmatu duzun proiektu bat bultzatzeko…

Transmititu

Ikerketak zentzurik ez du emaitzak ez baldin badira publiko zabal bati helarazten. Horretarako, hainbat eskaintza proposatzen ditut, adibidez, eskoletako tailerrak, bisita gidatuak, jokoak… Hainbat gai jorratzen ditut jadanik, bainan, zure gustuko gai bat ere lant dezaket.

Nori transmititu? Nornahiri…

Nola transmititu? Nolanahi…

  • Bisita gidatuen bidez
  • Tailer pedagogikoen bidez
  • Jokoen bidez
  • Hitzaldien bidez
  • Zuk hauta…